XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

61- Konstrikzio nodal guztiak zeharkakoak.

Hidrotekak bikote aurkako edo azpiaurkakoetan.

Gonoteken hormak lau edo zerbait tximurrak zeharka: Dynamena pumila (56).

- Konstrikzio nodalak bi motakoak, oblikuoak eta zeharkakoak.

Hidrotekak bikote aurkakoetan.

Gonotekak oso tximurrak zeharka: Dynamena cornicina (57).

62- Horma abkaulinarretik zeharkako teka arteko trenkada duen hidroteka: Sertularia marginata.

- Teka arteko trenkadarik ez duten hidrotekak.

63- Hidrotekak bikote azpiaurkakoetan, ia txandakatuak: Sertularia cupresina.

- Hidroteka aurkakoak, ez tutu formakoak.

Basealdetik zabalduak eta alboak, itxuran behintzat, paraleloak distal aldean.

Batzutan hiru hortze, bi alboetan, haundiak eta bat abkaulinarra, txikia: Sertularia distans (58).

64- Normalean ez dira nematoforo eta nematotekak agertzen (inoiz bai, Lafoseidae familiako espezie arraro batzutan).

- Beti agertzen dira nematoforo eta nematotekak, modu erregularrean kokaturik (59).

65 - Kolonia estolonial edo tenteak, hidroteka tutu formakoak pedizelo errudimentarioarekin edo eseriak, edo bestela kanpanantzekoak eta ongi desberdinduriko pedizeloekin.

Ertz hidrotekala beti laua.

Hipostoma dilatazio distalik gabe (60).

- Kolonia estolonial edo tenteak, hidroteka kanpanantzekoak pedizelo patente eta askotan tximur edo eraztunduarekin.

Ertz hidrotekala laua, modu erregularrean hortztu edo bihurgunetsua.

Hipostoma dilatatua distalaldean, tronpeta itxurarekin (61).